Hizkuntza Eskola Ofizialek (Escuelas de Idiomas Oficiales-EOI) emandako ziurtagiriak dira Espainia osoan balio ofiziala duten unibertsitatez kanpoko ziurtagiri bakarrak hizkuntza modernoei dagokienean. Plan zaharrarekin, Oinarrizko Zikloko ikasketak gainditzen zituzten ikasleek hala egiaztatzen zuen ziurtagiri akademikoa eska zezaketen. Goi-mailako Zikloko ikasketak gainditzen zituzten ikasleek berriz, hizkuntzetan espezializatutako ikasketen lehen mailako Gaitasun Ziurtagiria eska zezaketen. Plan berria ezartzen den heinean, ziurtagiri berriak emango dira maila guztietan: oinarrizko mailan (A2 maila), erdi-mailan (B1 maila) eta aurreratuan (B2 maila).
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen