TOEFL edo Test Of English as a Foreign Language (ingeles froga atzerriko hizkuntza modura) azterketak ingelesa hitz egiteko arintasuna eta hizkuntzaren ezagutza neurtzen ditu. Estatu Batuetan egiten den ingelesean oinarrituta dago eta ETS enpresak garatzen du, beste hainbat azterketa bezala (esaterako GRE). Azterketa hori gaindituz gero lortzen diren ziurtagiriak nazioartean onartuak izaten dira, bereziki hezkuntza instituzioetan, nagusiki horietara zuzenduta baitago.
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen