Elduaien hizkuntza akademiak 40 urteko esperientzia luzea dauka hizkuntzen irakaskuntza esparruan eta urte horietan zehar, eskaintza katalogoa hobetzen eta zabaltzen joan da gaur arte. Egun, hizkuntza anitzetako klaseak eskaintzen ditu (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, gaztelania, euskara, txinera, arabiera, errusiera eta egungo grekoa) eta halaber, talde bereziak dauzka atzerritarrentzako gaztelania ikasteko edo eskolako indargarria jasotzeko.
Gure ikastaroren batean sartu nahi duten ikasle berri guztiek sarrera froga bat egin behar izango dute. Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarraren (HESE) arabera, ikasleak daukan ezagutza maila baloratuko dugu eta bere hizkuntza gaitasunekin bat datorren ikastaroari ekin ahal izango dio. Hiruhileko bakoitzean, ikasleek beren bilakaerari buruzko txosten osatua jasoko dute eta ikastaroa amaitutakoan, lortutako maila egiaztatzen duen diploma bat ere bai.
Halaber, liburutegi katalogo zabala daukagu. Gure ikasle guztien eskura dago doako zerbitzu hori.
Gainera, gure ikasleei ahalik eta gehien laguntzeko asmoz, azterketa ofizialen bat egiteko prestatzen ari diren guztiek izango dute prestakuntza klase osagarriak jasotzeko aukera, horretarako gehiago ordaindu beharrik gabe. Eskaintza bakoitza, aurretik bere taldean jasotzen dituen orduen araberakoa izango da; hots, ikasleak astean 3 ordu jasotzen baditu bere jatorrizko taldean, 3 ordu gehiago jasotzeko eskubidea izango du maila eta xede bereko beste talde batean.
Ikasle bakoitzaren beharrizanak, lehentasunak eta itxaropenak kontuan hartuta, ikastaro eskaintza zabala daukagu:
Akademia
Ikastaroak zentroan bertan ematen ditugu, bakarka edo taldeka, ortugei aukera zabala eskainiz (goizeko 7:00etatik hasi eta gaueko 22:00ak arte).
Enpresa
Ikastaro hauek bereziki pentsatuta daude langileei hizkuntzen esparruko prestakuntza eman nahi dieten enpresentzako. Ikastaro horietan, negozioen munduko hainbat eremutara zuzendutako hizkuntza espezifikoagoa lantzen da gehienbat: administrazioa, hitzaldiak, ekonomia, nazioarteko merkatua...
Eskola-orduz kanpoko klaseak eskoletan
Gure irakasleak ikastetxera hurbiltzen dira eskola-orduz kanpoko jardueren ordutegian bertako ikasleei klaseak emateko. Taldeak ikastetxeko ikaslez osatuta egongo dira eta akademiako gainerako taldeen irizpide berberak jarraitzen dituzte, salbuespen batekin: talde horien kasuan ikastetxeko eskola-egutegia errespetatzen da.
Uda
Ikasturteko erritmoa ez galtzeko edota hizkuntzari bultzadatxo bat emateko, akademiak ondokoak eskaintzen ditu: Ikastaro trinkoak. Ludoteka.
Atzerritarrentzako gaztelania
Urteko garaiaren arabera iraupen aldakorra daukaten ikastaroak dira. Ikasle atzerritarrei zuzentzen zaizkie eta bereziki diseinatuta daude helduz edo gaztez osatutako taldeentzat.
Indartze taldeak
Talde horiek ikastetxean egiten diren ikasketetan laguntzeko bereziki sortuak dira. Ikasleak talde txikitan banatzen dira egiten ari diren mailaren arabera (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza [DBH] edo Batxilergoa) eta goi-mailako kualifikaziodun irakasle bat esleitzen zaie behar duten ikasgai guztietan laguntzeko (matematika, fisika, historia, ekonomia, euskara, ingelesa, latina…).