Talde horiek bereziki sortzen dira ikastetxean egiten diren ikasketetan laguntzeko. Ikasleak talde txikitan banatzen dira egiten ari diren mailaren arabera (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza [DBH] edo Batxilergoa) eta goi-mailako kualifikaziodun irakasle bat esleitzen zaie behar duten ikasgai guztietan laguntzeko (matematika, fisika, historia, ekonomia, euskara, ingelesa, latina…).
Ikaslea matrikulatzeko garaian, gurasoei irakaslearekin biltzea gomendatzen diegu, burutu beharreko ikasketa plana elkarrekin diseinatze aldera: landu beharreko ikasgaiak, etxeko-lanak egiteko laguntza, hobetu beharreko ikasketa metodoak, etab.
Informazio gehiago: