Elduaien - Academia de idiomas

FAQs

Nola jakin ikasle bakoitzaren maila?

Ikasle berri guztiek bakoitzari dagokion mailan has dezaten ikasturtea, test espezifikoak dauzkagu (adinari egokituta) eginkizun horretarako.

Nola egiten da ikasle bakoitzaren segimendua eta kontrola?

Ikasturteko gorabehera guztiak telefono bidez jakinaraziko dira (hutsegiteak, portaera, etab.). Irakasle guztiek hilero bilera egiten dute, gai horiek tratatzen diren zentroko arduradun bakoitzarekin. Era berean, kontsulta egin daiteke gure web orriko ikasleen eremuan.

Klaseko gehienezko eta gutxienezko ikasle kopururik ba al dago?

Taldea osatzeko gutxienez 3 lagun behar dira eta gehienez 10.

Zein dira zentroan ikas daitezkeen hizkuntzak?

Hizkuntza asko irakasten dira: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, euskara, gaztelania atzerritarrentzat, txinera, japoniera, arabiera, greko modernoa... Irakasleak bertakoak eta hemengoak dira.

Maila bakoitzerako ordutegi zabala al dago?

Maila bakoitzerako ordutegi zabala eskaintzen dugu.

Ikasturteko liburuak hizkuntza eskolan bertan erosteko aukerarik ba al dago?

Ikasturteko liburuak hizkuntza eskolan bertan erosteko aukera du ikasleak, eta deskontuarekin gainera.

Cambridge-ko azterketak egiteko prestakuntza espezifikorik eskaintzen al da?

Cambridge-ko edozein titulu (KET, PET, FCE, CAE, CPE) ateratzeko asmoa duten ikasleak prestatzen ditugu. Horretarako, klase bereziak ematen ditugu material espezifikoarekin.

Subentzionatutako ikastarorik hartzeko aukerarik ba al dago?

Hizkuntza eskolak doan kudeatzen ditu Fundación Tripartitak interesatuta dauden langileei ematen dizkien laguntzak.

Klase pribatuak hartzeko aukerarik ba al dago?

Klase pribatuak ere eskaintzen dira, ikasleak berak aukeratutako orduetan.

Eskola errefortzuko klaserik ba al dago?

Eskola errefortzuko klaseak eskaintzen ditugu Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergo mailetarako, talde txikietan, eta arreta pertsonalizatuarekin.

Gure ziurtagiriak

af
gobierno vasco
celi
trinity
 
Powered By Factor Ideas 2010