| Eguneroko espresioak eta oinarrizko esaldiak ulertu eta erabil ditzake beharrizan zehatzak asetzeko. Badaki bere burua eta gainerakoak aurkezten eta oinarrizko informazio pertsonala eskatzen zein ematen (etxebizitzari, ondasunei eta ezagutzen dituen pertsonei buruz). Nahiko erraz jar daiteke ingurukoekin harremanetan, betiere solaskideak motel eta argi hitz egiten badu eta laguntzeko prest badago. |
Sarri erabiltzen diren esaldi eta espresioak uler ditzake berehalako garrantzia duten esparruekin lotuta (esaterako bere buruari edo familiari buruzko informazioa, erosketak, lana eta norberaren inguruko gauzak). Badaki eguneroko egoera sinpleetan komunikatzen, gai ezagunei buruzko informazio truke erraz eta zuzena behar denean. Modu sinplean bada ere, deskriba ditzake bere aurrekari pertsonalak, akademikoak edo profesionalak, bere ingurunea eta premiazko gaiak. |