| Hizkuntza estandarrean argi eta garbi egindako elkarrizketa baten puntu nagusiak ulertzeko gai da, baldin eta solasa ezagutzen dituen gaiei buruzkoa bada (adibidez lan kontuak, ikasketak, aisialdia, etab). Ongi moldatzeko gai da hizkuntza hori hitz egiten den eremuren batera bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan. Modu sinple eta koherentean espresa daiteke gai ezagunei edo interes pertsonaleko kontuei buruz. Badaki esperientziak, gertakariak, ametsak, nahiak eta itxaropenak deskribatzen eta halaber, iritzien edo asmoen arrazoiak labur azaltzen edo justifikatzen ere bai. |
Gai zehatz edota abstraktuei buruzko testu konplexuetako ideia nagusiak uler ditzake eta elkarrizketa teknikoak manten ditzake baldin eta bere espezialitatearen baitan sartzen badira. Erraz eta bat-batekotasunez komunika daiteke tokiko hiztunekin, hainbeste ezen komunikazioa posible baita bi aldeetako batek ere ahalegin handirik egin beharrik gabe. Argi eta zehatz espresatzeko gai da hizketa-gai anitzei buruz eta bere ikuspuntua azal dezake gaurkotasuneko kontuen inguruan ere, aukera desberdinen abantailak eta desabantailak adieraziz. |