Europako Kontseiluak badu hizkuntzei zuzendutako zatiketa eta ikerketak gauzatzea ikaskuntza prozesuaren eta hizkuntza irakaskuntzaren arloetan gauzatzea du helburu.
“Gure helburua da ikaslea ardatz dugularik hizkuntzen irakaskuntzarako hurbilketa koherentea sustatzea, helburuak, edukiak, ikaskuntza esperientziak eta ebaluaketa integratuz. Horretarako hainbat tresna dauzkagu eskura, besteak beste Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarra eta Hizkuntzen Europako Portfolioa”.
Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarra izeneko dokumentuan deskribatzen dira hizkuntzak ikasten ari den ikasle batek atzerriko hizkuntza bat erabiltzean eraginkortasunez komunikatzeko behar dituen gaitasunak eta ezagutzak. Eskala Globalean, gaitasunak 6 mailatan banatzen dira: A1, A2, B1, B2, C1, C2.
Gaur egun, hizkuntzak ikasten ari diren ikasle europarrentzat B2 maila lortzea gomendatzen da gutxienez atzerriko 2 hizkuntzatan.
Elduaien Akademian ikasle guztiak sailkatzen ditugu Europako Kontseiluak (Council of Europe) HESEn (Hizkuntzen Erreferentzia Sistema Europarrean) zehaztutako hizkuntzaren sei ezagutza mailetan:
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen: Hizkuntzen Erreferentzia Sistema Europarraren web orria