Cambridgeko azterketa prestatzeko ikastaro trinkoak

Askotan ez dugu hizkuntza bat ikasteko nahiko asti izaten; eskoletara joan, behar bezala prestatu … Baina aldi berean, gero eta gehiago, ezinbestekoa suertatzen da atzerriko hizkuntzak menperatzea eta norberak duen maila ziurtatzea.

Zergatiak gero eta ezberdinagoak izan daitezke baina beti helburu berberarekin: modu egoki eta autonomo batean komunikatu ahal izatea.

(Zure egoera hau bada jarraitu irakurtzen, ziur interesatzen zaizula).

Hori guztia dela eta, Elduaien Hizkuntza Eskolan Cambridge English azterketak prestatzeko ingeleseko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu, PET (B1) mailatik hasita, Proficiency-CPE (C2) mailaraino. Ingeleseko ikastaro trinkoak, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:00etatik aurrera eta egunean bi orduz, denbora arazoa izan ez dadin.

Zure ingeles maila nabarmen hobetu nahi baduzu eta 2018an Cambridge English ziurtagiriren bat lortu nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Aukera zuzena gara.

Zatoz!