Cambridge English Lehen eta Aurreratutako ziurtagiri ofizialak

Elduaien Hizkuntza Eskolak, Anne Robinson-en eskutik, Young Learners (Starters, Movers y Flyers) ezagupen probek izandako eguneraketak aurkeztu dizkie irakasleei. Ezagutza hauek, 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Young Learners-en filosofia, gazteenei ezagupen linguistikoak era dibertigarri eta eraginkorrean aurkeztea da, baita etorkizunean izango dituzten First edo Advanced bezalako konfidantza irabaztea ere.

35 irakasle inguru hurbildu dira Tolosara eta bertan, Young Learners maila ezberdinetako proben azken eguneraketak eman ditu ezagutzera. Garazi Iturbe, Tolosako eskolako irakasleak dioen bezala “Modu on bat da Cambridge-eko azterketen ezaugarriak ezagutzeko.

Elduaien Hizkuntza Eskolak, positiboki baloratu du zentru ezberdinetako irakasleen partaidetza, profesional hauek ezinbestekoak baitira ingelesa, etxeko txikienei modu dibertigarri eta eraginkorrean hurbiltzeko. Ismael Letek, Elduaieneko Cambridge English azterketen arduradunetako batek azaldu duen bezala, "Gaztetatik, jolasen bidez, Cambridge esperientzia bizitzen hasteko modu onena dira".