Atzerrira bidaiatzea

esperientzia zoragarria da, norbere hazkuntzarako, hizkuntza bat ikasteko, jendea ezagutu eta ondo pasatzeko. Eta hala izan dadin, garrantzitsua da gure herrialdeko mugaz harago bidaiatzean, zenbait informazio kontuan izatea.

Horregatik, Exeterrera uztailaren 2an joango den gure International Experience taldearen topaketa antolatu genuen aurreko astean, bidaiatu aurretik gazteek eta begiraleak elkar ezagutu eta kontuan izan beharreko aholkuak emateko. Eta zuekin partekatzen ditugu gaurkoan, erabilgarriak izango zaizkizuen 7 aholku atzerrira bidaiatzeko.

1. Agiriak eta informazioa: Ezagutu tokian tokiko ohiturak, ordutegiak, kultura ezaugarriak, legeak, etab. Irakurri ondo Kanpo Gaietarako Ministerioaren oharrak eta aholkuak  bisitatuko duzun herriari buruz: dokumentazioa, segurtasuna, dibisak… eta baita herrialde horretako osasun-egoera, txertoei eta osasunaren babesari dagokienez, kontsultatu  Osasun Ministerioaren webgunean.

2. Adingabekoak: adingabekoek beti NAN-a eta pasaportea eraman behar dute berekin, baina gainera, guraso edo tutore legalak ez diren beste pertsona batzuekin bidaiatzen badute, gurasoek sinaturiko eta polizia etxean eginiko bidaia- baimena eraman beharko dute berekin. Kontuan izan ere, aerolinea askotan 14 urtetik berakoek ezin dutela bakarrik hegan egin.  

3. Hizkuntza: zure egonaldia paregabea izateko oso erabilgarria izango zaizu herrialde horretako hizkuntza jakitea edo munduan gehien erabiltzen diren hizkuntzaren bat ezagutzea: ingelesa, frantsesa, alemana… Horretarako, aurretik prestatzea gomendatzen dizugu.Gure eskoletan eskaintzen dizkizugun hizkuntza ikastaroak ezagutu nahi?

4. Dirua: Eraman zurekin ordainbide nahikoak bidaiatzeko eta ezusteko posibleei aurre egiteko. Ahal izanez gero, konbinatu esku-dirua, bidaia-txekeak edo kreditu txartelak. 

5. Entxufeak, telefonoa eta Interneta: herrialde askotan entxufe mota ezberdinak daude, beraz, kargadore unibertsal bat erosten baduzu, ez duzu arazorik izango zure erabilgailu elektroniko guztiak entxufatu eta kargatzeko. Pasa den ekainak 15etik ez dugu telefonoaz gehiago arduratu behar, Europar Batasunean roaminga ezabatzeak mugikorra etxean bezala erabiltzea ahalbidetzen dizu. Beste herrialde batzuetarako kontsultatu zure operadorearekin. Atera probetxua Wifi guneei, leku publiko, kafetegi, taberna eta erosketa- zentro askotan aurkituko dituzu. Eta ez ahaztu zure herrialdera deitzeko, aurrezenbakia markatu behar duzula.

6. Ekipajea: hegazkinez bidaiatzean, gogoratu konpainia bakoitzak bere politikak dituela ekipajeari buruz, beraz, kontsultatu webgune bakoitzean. Baina orokorrean, ez eraman behar duzuna baino gehiago, pisua besterik ez dizu emango eta gainera, bidaian zehar egingo dituzun erosketentzat tokia uztea komeni da. Joan aurretik ezagutu zonaldeko klima eta planaren araberako maleta egin, oinetako eta arropa erosoak gomendatzen dizkizugu.

7. Planifikatu: ezagutu aurretik ostatu hartuko duzun ingurunea: zerbitzuak, garraiobideak eta bisitatu nahi dituzun tokien arteko distantzia, horrek denbora asko aurreztuko dizu bertan zaudenean.

Jarraitu aholku hauek eta gozatu zure bizitzako esperientzia onena!