Cambridge ziurtagiriak First, Advanced edo Proficiency 

Askorentzat dagoeneko jakinekoa da Cambridge English ziurtagiri bat lortzeak duen garrantzia gaur egun bai ikasketak burutzeko bai lan merkatuan sartzeko ere.

Horregatik Elduaien Hizkuntza Eskolan urtero ehunka ikasle prestatzen ditugu azterketa ofizial horietarako eta kopurua handituz doa nabarmen urtetik urtera.

Duen garrantziaz jakitun, Elduaienen abantaila ezin hobeak eskaintzen dizkiegu gure ikasleei urtero Cambridge English-eko azterketaren batean izena ematean.

Ondoren Elduaienen azterketa prestatzeko pisuzko 5 arrazoi emango dizkizugu, zer gehiago behar duzu?

1. Azterketarako matrikulatzean, ohiko orduen bikoitza prezio berean!

Azterketarako sakonago prestatu ahal izateko, normalean egiten dituen klase orduen bikoitza jasotzeko aukera du ikasleak, aparteko kosturik gabe.

2. Ikasleen beharren arabera deialdiak antolatzeko aukera dugu.

Deialdi gehiago antola ditzakegu, horrela ikasleek azterketara aurkezteko aukera gehiago izan ditzakete.

3. Informazio eta aholkularitza pertsonalizatua.

Azterketaren inguruko informazio osoa eta jarraipena ematen diogu ikasleari.

4. Dokumentazio eta matrikula kudeaketa.

Matrikularako beharrezko dokumentazioaren berri eman eta matrikularen prozesu osoaz arduratzen gara.

5. Cambridge English Language Assessment erakundeak baimendutako ES098 zentro aztertzailea gara.

Urteak daramatzagu Cambridge English azterketak antolatzen eta eskarmentu handia dugu mota honetako azterketen prestakuntzan.

 

Cambridge English ziurtagiria, erronka polita ikasturte berrirako, ez iruditzen?  

Ausartentzako lehen deialdia abenduan! Proficiency (abenduak 2), First (abenduak 9) eta Preliminary-PET (abenduak 1).

Egon adi, laster irekiko baitugu abenduko deialdirako izen ematea!