tzerrian ingelesez ikastea esperientzia ahaztezina da, baina eskolako lagunekin joanez gero are gehiago!

Horregatik, Elduaienen aurtengo berritasun bezala  eskolei zuzenduriko programak gehitu ditugu International Experience eskaintzan. 

Ingelesa ikasteaz harago, beste herrialde bat eta kultura bat ezagutzeko aukera paregabea, eta lagunekin gainera!


Hemen 3 aukera:

1. Ikastaroa: Beste herrialde batean ingeles ikastaro trinkoa eta jarduera kulturalak egiten dira, hizkuntzaren erabilera bultzatuz. Gainera, bertako bazterrak ezagutzeko irteerak antolatzen dira.

 
 2. Murgilketa: Eskola batean murgilketa, bertako egunero bizitzan parte hartuz. Kasu honetan, ingelesa praktikatzeaz gain beste herrialde bateko hezkuntza sistema ezagutu ahal izango dute eta beraien adineko beste gazteen errealitatea bizi.
 
 3. Trukaketa: Beste eskola batekin ikasle-trukea egiteko programak oso interesgarriak dira. Ikasturte osoan zehar bi ikastetxeen arteko harremana landueta proiektu ezberdinak aurrera eraman daitezke. Eskola bakoitzeko ikasle talde bat beste eskolara joango da bi astez, honek dakartzan abantaila guztiekin.



Adibide bat:
-        Eskola irlandar batean klasera joan eta bestelako jarduerak egin bertako ikasleekin
-        Bertako familia baten etxean bizi mantenu osoan, 2 ikasle etxe bakoitzeko
-        Arratsalde eta iluntzetan jarduera ezberdinak egin: bolera, zinema, etab.
-        Astean behin egun osoko irteera (normalean Dublin edo Galway hirietara).
 

 

Zatoz gurekin hitz egitera gehiago jakin nahi baduzu!