Elduaien Hizkuntza Eskolan azken ikasturtean ahalegin handia egin dugu gure eskola guztietan berrikuntza teknologiko ezberdinak martxan jartzeko. Eta hurrengo pausua, noski, gure webgunea berritzea izan da, itxura eta eduki eguneratuez gain, erabiltzailearen esperientzia dinamikoa eta erabilgarriagoak izan daitezen.

Baina webgunea ez da izan berritasun bakarra, aurtengo udako ikastaroen eskaintza ere zabaldu eta osatu dugu, gure ikasleen beharretara gehiago egokitzeko.

Ezagutu, bada, eskaintzen dizkizugun aukera berriak eta nola irabazi ingeleseko udako ikastaro bat doan gure webgune berriaren bitartez:

Azterketa prestakuntza ikastaroak

Udari pausu onez ekiteko.FIRST eta ADVANCED azterketak prestatzeko modu onena, prestakuntza trinkoa!

Aurrera ikastaroak

Zure hizkuntza maila azkar aurreratzeko, atzerrira bizitzera edo lanera joateko asmoa baduzu, hauek dira zure ikastaroak!

Children ikastaroak

Uda momentu ezin hobea da denbora aprobetxatu eta urtean zehar ikasitakoa mantentzeko. Hizkuntza bat ikasi eta ondo pasatzeko aukera onena!!

Eta berritasun guztiak  zuekin ospatzeko ingeleseko udako 5 ikastaroren zozketa egingo dugu. Eskuratu zure ikastaroa DOAN!

Parte hartzeko, udako ikastaroen atalean gustukoen duzunaren informazioa eskatzeko formularioa bete eta bidali.

Ekainaren 15 arte duzu parte hartzeko, zorte on!


Nola parte hartu zozketan?

  1. www.elduaien.com webgunean sartu
  2. Udako ikastaroen atalean aukeratu gehien interesatzen zaizun ingeleseko ikastaro mota:
    • Azkerketa prestakuntza ikastaroak
    • Aurrera ikastaroak
    • Haurrentzako aurrera ikastaroak

3. Bete "Eskatu informazio gehiago" formularioa, lege oharra onartu eta bidali

 

Ikusi zozketa honen oinarriak