B1 Preliminary (PET): Cambridge English ziurtagiria

Ziurtagiri honek ingelesaren oinarriak eskuratu dituzula adierazten du eta orain, eguneroko eta familia arteko erabilpenerako hizkuntza trebetasun praktikoak dituzula baieztatzen du. 

Cambridge English: A2 Key (KET) eta Cambridge English: B2 First (FCE) ziurtagirien arteko maila da eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B1 mailaren baliokidea da.

B1 Preliminary (PET) azterketa A2 Key (KET) eta B2 First (FCE) bitarteko pausoa da. B1 Preliminary (PET) Cambridge ziurtagiria EHEMB-k adierazten duen B1 mailara bideratuta dago. 

Ezagutzen al duzu azterketaren formatua?

B1 Preliminary (PET) azterketak 2 ordu eta 20 minutuko iraupena du gutxi gorabehera eta (2020tik aurrera) 4 hizkuntza gaitasun desberdinak erakusteko beste hainbeste proba burutu behar dira denbora honetan:

  1. Irakurketa ulermena (Reading) (45 minutu). Nota orokorraren %25a suposatzen du.
  2. Idatzizko adierazpena (Writing) (45 minutu). Nota orokorraren %25a suposatzen du.
  3. Entzunezko ulermena (Listening) (30 minutu, erantzunak biltzeko 6 minutu barne). Nota orokorraren %25a suposatzen du.
  4. Ahozko adierazpena (Speaking) (12 minutu hautagai bikote bakoitzeko). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

B1 Preliminary (PET) ziurtagiriaren Scale-n puntuaketa:

140-170

B1 Preliminary (PET) azterketaren formatuak:

Azterketa hau bai paperean eta baita ordenagailuan ere egin daiteke, beraz zuretzako erosoena eta errazena aukeratu ahal izango duzu.

For Schools bertsioa ere duzu aukeran; B1 Preliminary for Schools: 

Maila, egiaztapen eta formatu berdinak ditu, baina ikastola adinean dauden gazteei zuzendutako gaiek osatzen dute.

Azterketa deialdiak

Azterketa Azterketa eguna Izen-ematearen amaiera Eskola Euskarria Prezioa
B1 Preliminary for Schools Paper Based Elduaien 2024/06/01 2024/04/12 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 113€ Eman izena