C2 Proficiency (CPE): Cambridge English ziurtagiria

Ziurtagiri honek ingelesa maila bikainean erabiltzeko gaitasuna eta ingeles hiztun konpetentearen sofistikazioa duzula frogatzen dio munduari. Cambridge Assessment English erakundearen titulurik altuena da, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C1 prestakuntza mailaren baliokidea.

Azterketaren formatua ezagutzen al duzu?

C2 PROFICIENCY (CPE) azterketak lau orduko iraupena du gutxi gorabehera eta 4 hizkuntza gaitasun desberdinak erakusteko beste hainbeste proba burutu behar dira denbora honetan:

  • Irakurketa ulermena eta hizkuntzaren erabilera (Reading and Use of English) (ordu t´erdi). Nota orokorraren %40a suposatzen du.

C2 Proficiency azterketaren irakurketa ulermena eta hizkuntzaren erabileraren proba testu eta galdera desberdinek osatzen dute. Probaren zati batean testu luze bat irakurtzea eta galderak erantzun edo hiru testu txiki edo gehiago irakurri eta beraien artean erlazionatu behar dira.

  • Idatzizko adierazpena (Writing) (ordu t´erdi). Nota orokorraren %20a suposatzen du.

C2 Proficiency azterketaren idatzizko adierazpenaren proba bi zatitan banatuta dago eta hauetan zehar ingelesez testu mota desberdinak idazteko gai zarela erakutsi beharko duzu.

  • Entzunezko ulermena (Listening) (40 minutu gutxi gorabehera). Nota orokorraren %20a suposatzen du.

C2 Proficiency azterketaren entzunezko ulermenaren proba lau zatitan banatuta dago eta hauetako bakoitzean grabatutako testu bat edo gehiago entzun beharko dituzu eta hauen inguruan egiten dizkizuten galderei erantzun beharko diezu. Audio bakoitza bitan erreproduzituko da.

  • Ahozko adierazpena (Speaking) (16 minutu hautagai bikote bakoitzeko). Nota orokorraren %20a suposatzen du.

Cambridge English: C2 Proficiency (CPE) azterketaren ahozko adierazpenaren proba hiru zatitan banatuta dago eta beste hautagai batekin burutu beharko duzu hauetako bakoitza. Bi aztertzaile desberdin daude, batak proba gidatzen du (azaldu beharko dituzuen gaiak dituzten orriak emango eta galderak egingo dizkizue...) eta besteak adi entzungo du bakoitzak esaten duena eta oharrak hartuko ditu nota ezartzeko.

C2 Proficiency (CPE) ziurtagiriaren Scale-n puntuaketa:

200–230

C2 Proficiency (CPE) azterketaren formatuak:

Azterketa hau bai paperean eta baita ordenagailuan ere egin daiteke, beraz zuretzako erosoena eta errazena aukeratu ahal izango duzu.

Azterketa deialdiak

Azterketa Azterketa eguna Izen-ematearen amaiera Eskola Euskarria Prezioa
C2 Proficiency Paper Based Elduaien 2024/06/08 2024/04/24 Donostia Antiguo, Tolosa Papera 232€ Eman izena