Momentu honetan bertan, asko dira gure eskola ezberdinetan hizkuntza ikastaroak egiten ari diren pertsonak; bere hizkuntza maila hobetu eta lan aukerak zabaltzeko buru-belarri ikasten ari direnak, azterketa ofizial zehatz bati begira prestatzen ari direnak, udako hilabeteak jolasean ikasiz aprobetxatu nahi duten haurrak eta baita atzerrian ikasi edo murgilketa egiten ari diren ikasleak.

Hala ere, badira oporrak uztailean egiten dituztenak ere eta beraz, abuztuko hilabetea hizkuntzari bultzada eman nahi diotenen aldetik gero eta eskaera handiagoa jasotzen ari gara. Horregatik, gure eskoletan ikasleen behar ezberdinei erantzuteko udan aukera ezberdinak eskaintzen ditugu:

Aurrera ikastaroak: hizkuntza maila azkar aurreratzeko, atzerrira bizitzera, ikastera edo lanera joateko egokiena, batez ere, komunikazioa eta ulermena lantzen baitira.

Atzerrian ikastaroak:hizkuntza trebatzeko modurik azkarrena, errazena eta dibertigarriena, zalantzarik gabe, atzerriko kultura, jendea eta hizkuntzan murgiltzea da.  Beharren arabera neurriko programak ditugu: ikasi eta aisialdia, murgilketa osoa, unibertsitate programak edo ikasi eta lan egiteko programak edo familiarekin egiteko programak.

Zergatik udako ikastaroak?

Mota honetako prestakuntzek beste proposamen batzuen aurrean abantaila gehigarriak ematen dituztelako:

  1. Hizkuntzari dagokionez aurrerapen azkarragoa eta eraginkorragoa lortzen dute, denbora gutxian eskola ordu kopuru handia burutzen baitira. 
  2. Garatzen diren edukiak askoz ere pertsonalizatuagoak eta egokiagoak dira ikasleekiko, modu orokorragoan eta denbora luzeagoan burutzen diren ikastaroak baino.
  3. Beste abantaila handietako bat,  lan edo ikasketa agenda korapilatsuak dituzten pertsonentzako paregabeak direla, oso epe motzean eta zehatzetan biltzen dira eta.
  4. Proposamen hauek zuzentzen dituzten irakasleek argi dute ikasleek denbora gutxian emaitzak lortu nahi dituztela, beraz, alderdi garrantzitsuenetan zentratzen dira eta alde batera uzten dituzte azaleko gaiak.
  5. Ikastaro hauetako ikasleek argi dute emaitza azkarrak nahi dituztela eta horrek eskolei etekin handiena ateratzera motibatzen ditu, eta ondorio bezala, eskolak askoz ere aberasgarriagoak gertatzen dira.
  6. Azterketa ofizialak prestatzeko garaian, aukera paregabea dira azterketa eredu asko egiten baitira denbora gutxian eta horrek hizkuntza trebetasunak denbora oso gutxian menderatzen laguntzen du, azterketarako prest izateko luzapena gutxituz.