Zure profesionalek eta hautagai berriek beharrezko hizkuntza gaitasunak dituzten jakin nahi duzu? Eman zure erakundeari abantaila lehiakorra BULATS-i esker.

Erakunde batek arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da komunikazio gaitasun batzuen jabe izatea. Munduko enpresa askok dagoeneko frogatu dute, hizkuntza trebetasunak lantokian ebaluatzeko orduan BULATS dela baliabide eraginkorrena.

BULATS ingelesaren ebaluaziorako tresna multzo malgua da eta ondokoak ahalbidetzen ditu:

  • Lanpostu baterako hautagaien hizkuntza gaitasunak modu azkar eta zehatzean ebaluatzea.
  • Hizkuntza gaitasun aproposak dituzten langileak hautatzea nazioarteko bulegoetan kokatzeko.
  • Langileen egungo hizkuntza gaitasunen auditoretza burutzea.
  • Bere hizkuntza trebakuntza programen aurrerakuntza neurtzea.