Euskara Gaitasun Agiria (EGA) euskarazko ziurtagiria
Izatez, ez da maila bat, Hezkuntza Sailak ematen duen euskararen ezagutza-maila altua egiaztatzen duen agiria baizik. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea da eta agiria eskuratu ahal izateko, azterketariak euskara behar hainbateko trebetasunez dakiela ahoz eta idatziz frogatu behar du eta baita Euskaltzaindiak erabakitako ortografia eta euskara batuaren arauak dakizkiela ere. Beraz, euskal gizartean ahoz eta idatziz esku hartzeko behar hainbateko jariotasuna lortu duela adierazi behar du.