Koronabirusak eragindako osasun alertak ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketak bertan behera utzi zituen iazko martxoaren erdian eta, nahiz eta dagoeneko Cambridge ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketen antolakuntzaren erritmo normala berreskuratu dugun, asko zarete zentzu honetan zuen bidean arazoak aurkitzen jarraitu duzutenak, gehien bat denbora faltagatik.

Izan ere, Unibertsitatera edo Master batera jauzia eman behar duzuen ikasleoi, eta baita lan bila ari zareten beste hainbesteri ere, zuen ingeles maila frogatzera behartzen zaituztete. Eta askotan epea ez da nahiko zenuketeena edo ez du azterketa hauei itxoiteko aukera ematen.

Horrexegatik, Elduaien Hizkuntza Eskolatik zuei behar duzuen irtenbidea eskaintzeko ahalegin berezi bat egin nahi izan dugu azken egunetan. Eta gaur jakinarazi dezakegu zorionez hurrengo astetik aurrera Linguaskill azterketa berriak antolatzeko aukera eta ahalmena izango ditugula.

Linguaskill azterketak

Cambridge Assessment English erakundearen proba honek etxetik atera gabe eta erosotasun osoz ingeles maila egiaztatzea baimentzen du. Azterketa presentzialak ere egitea eskaintzen du sistema honek, baina egoera zail honetan etxetik egin ahal izatea da bere indargune nagusia.

Linguaskillek ikasle gazte edo helduoi zein langileoi zuen helburuetatik askoz gertuago egotea baimenduko dizue. Izan ere, gero eta unibertsitate gehiagok Erasmus, graduondo eta masterretarako onartzen dute sistema hau, eta oposizioetarako ere baliokoa da, eta azterketaren emaitzak eta ziurtagiria 48 orduko epean eskuratzen dira.

Linguaskillerako beharrezkoa den ekipamendua

Linguaskill azterketa bere etxetik egin ahal izateko ordenagailuetan hurrengo elementuak besterik ez dituzte beharko hautagaiek:

1- Windows 8 edo berriagoa.
2- Web kamera.
3- Segunduko 512kbit-eko gutxieneko banda-zabalera.
4- Gutxienez 13’’ko pantaila eta 1280x720px-ko bereizmena.
5- SUMADI aplikazioa instalatuta.
6- Google Chrome nabigatzailea.

Oraingoz, probaren zaintzeaz arduratzen den SUMADI aplikazio hau ezin da tablet zein mugikorretan erabili, ezta Apple ekipamenduetan ere. Azterketa azken hauen bitartez egin nahi izatekotan, hautagaiek makina birtual sistema bat erabili beharko dute horrela egiteko.

Elduaien eta Linguaskill probak

Elduaienek ostiraletan antolatuko ditu Linguaskill probak, goizez eta arratsaldez (10etan eta 16tan). Linguaskill etxetik azterketari buruzko informazio gehiago nahi edo behar izatekotan, Elduaien Hizkuntza Eskolatik behar dituzuen datu guztiak zuen eskura jarriko ditugu eta zuen prestakuntzaz arduratu ahal izango gara.

Linguaskill etxetik azterketen informazio gehiago jasotzeko, 607 20 42 73 telefonora deitu edo cambridge@elduaien.com helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Edo Cambridge erakundearen webguneko bere atal espezifikoa ere bisitatu dezakezue: www.linguaskilldesdecasa.es