Familian egiteko plan paregabea, hizkuntza bat ikasi eta herrialde bat ezagutu!

Hizkuntza: Ingelesa

Haurrak bakarrik joateko gazteegiak direnean, edo gurasoek etxean gelditu nahi ez dutenean denak elkarrekin joan daitezke. Eskola berdinean haur (6-16 urte) eta gurasoek klaseak izango dituzte goizez, bakoitzak bere adin eta mailarako aproposa den talde batean. Gurasoek nahiago badute klaseak egin ordez denbora librea izan dezakete.  Adin goiztiarrean haurrak ingurune atzerritar  batean jartzeak bere ikaskuntza estimulatzen du eta  hizkuntzarekiko jakin-mina eta interesa bultzatzen ditu.

Arratsaldean, denek elkarrekin hiria ezagutu ahal izango dute. Programa honek aukeratutako herrialdea hurbilean ezagutzea ahalbidetzen du esperientzia autoktonoago baten bidez, oporrei ahalik eta etekin handiena ateratzeaz gain.

Eskolaren bitartez estudio edo apartamentu bat erreserba daiteke, baita  familia baten etxean geratzea ere, horrela nahiago bada. Zalantzarik gabe, bertako kultura eta bizimodua ezagutzeko modurik onena da hau.