Atzerrira bidaiatzeak abantaila asko ekar ditzake arlo ezberdinetan: lan aukerak zabaltzeko, ikasketetan hobetzeko, pertsona bezala hazteko, kultura ezberdinak ezagutzeko...eta orain, familiek elkarrekin ikasi, bidaiatu eta opor ederrak izateko ere!

Askotan nerabeak taldean joaten dira atzerrian ikasketa programa bat egitera, udan batez ere. Elduaienek urtero Exeterrera egiten duen talde-bidaia adibide ona da, edo baita Irlandara egin izan duguna. Banaka ere bere abenturatxoa bizitzeko ederki moldatzen dira 5 herrialdetan eskaintzen dizkiegun programetan.

Baina txikiagoak direnean, ez daude bakarrik moldatzeko prest, eta gurasoak haiek bakarrik joaten uzteko ere ez.

 
Horregatik, Elduaienek aukera berri bat eman nahi izan die etxeko txikienei eta etxean gelditzeko asmorik ez duten gurasoei, familientzako programa, hain zuzen ere.
Programa berri honek elkarrekin ikasi eta herrialde berri batean turismoa egiteko aukera ematen die familiei. Eskola berdinean haur (6-16 urte) eta gurasoek klaseak izaten dituzte goizez, bakoitzak bere adin eta mailarako aproposa den talde batean.
 
Gurasoek nahiago badute klaseak egin ordez denbora librea izan dezakete. Arratsaldeetan denek elkarrekin hiria ezagutzera joan daitezke.

Egonaldia egiteko aukera ezberdinak ditugu eskuragarri, estudio edo apartamentu batean edo nahi izanez gero familia baten etxean.
 
Bertako kultura eta bizimodua ezagutzeko modurik onena da hau.

 

Familientzako programa, oporrei probetxu onena ateratzeko modu berria!!
 
Informazio gehiago international@elduaien.com helbidean edo 678 499 982 telefonoan.