Frantseseko mintzapraktika ikastaro praktiko honetan ikasleek hizkuntzaren bi trebezia linguistiko landuko dituzte, nagusiki: ahozko adierazpena eta ulermena. 

Zure frantses mailaren ahozko gaitasunak hobetzeko eta gainditzeko ikastaro praktikoa da.

Hasiera data: Abenduak 21 – Amaiera data: Martxoak 8

Ordutegia: Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara                       

Iraupena: 20 ordu

Lekua: Elduaien-Gorosabel (Gorosabel kalea, 40). Tolosa

Telefonoa: 943 65 23 72

 

Helburu nagusia:

Erraztasunez eta naturaltasunez hitz egitea, gai desberdinen inguruan modu egoki eta argi batean adierazteko eta iritzi desberdinak emateko gai izatea.

Helburu zehatzak:

  • Momentuan momentuko gai desberdinen inguruan iritzi desberdinak emateko gai izatea. Gai zehatz baten inguruko ikuspuntu bat defendatzeko gai izatea, aukera desberdiden abantaila eta desabantailak azalduz.
  • Gai zehatz baten inguruan aurkezpen labur bat egin ahal izatea, ideia nagusiak modu egoki batean azalduz.
  • Egunerokotasunean hitz egiten diren gaien inguruko informazioa ulertzeko gai izatea.

Edukiak:

Saio bakoitzean gai desberdin bat aurkeztuko da, eta hauen inguruan lan egingo da. Horrela, gai bakoitzari dagozkion HIZTEGI , GRAMATIKA eta ADITZ-JOKOak landuko dira.