B2 First (FCE): Cambridge English ziurtagiria

Titulazioak ingelesa hizkuntza nagusia duen herrialde batean independenteki bizi edo lan egiteko hizkuntza gaitasunak eskuratu dituzula erakusten du.

Azterketa hau Cambridge English: B1 Preliminary (PET) eta Cambridge English: C1 Advanced (CAE) arteko prestakuntza pausoa da, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B2 prestakuntza mailaren baliokidea.

Ezagutzen al duzu azterketaren formatua?

B2 FIRST (FCE) azterketak hiru ordu t´erdiko iraupena du gutxi gorabehera eta 4 hizkuntza gaitasun desberdinak erakusteko beste hainbeste proba burutu behar dira denbora honetan:

  1. Irakurketa ulermena eta hizkuntzaren erabilera (Reading and Use of English) (ordu bat eta laurden). Nota orokorraren %40a suposatzen du.
  2. Idatzizko adierazpena (Writing) (ordu bat eta 20 minutu). Nota orokorraren %20a suposatzen du.
  3. Entzunezko ulermena (Listening) (40 minutu inguru). Nota orokorraren %20a suposatzen du.
  4. Ahozko adierazpena (Speaking) (14 minutu hautagai bikote bakoitzeko). Nota orokorraren %20a suposatzen du.

B2 First (FCE) ziurtagiriaren Scale-n puntuaketa:

160–190

B2 First (FCE) azterketaren formatuak:

Azterketa hau bai paperean eta baita ordenagailuan ere egin daiteke, beraz zuretzako erosoena eta errazena aukeratu ahal izango duzu.

For Schools bertsioa ere duzu aukeran; B2 First for Schools:

Maila, egiaztapen eta formatu berdinak ditu, baina ikastola adinean dauden gazteei zuzendutako gaiek osatzen dute.

Azterketa deialdiak

Azterketa Azterketa eguna Izen-ematearen amaiera Eskola Euskarria Prezioa
B2 First for Schools Paper Based Elduaien 2024/03/23 2024/02/15 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 206€ Eman izena
B2 First for Schools Computer Based Elduaien 2024/05/25 2024/04/24 Goierri Eskola Ordenagailua 220€ Eman izena
B2 First Paper Based Elduaien 2024/06/15 2024/04/30 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 205€ Eman izena
B2 First for Schools Paper Based Elduaien 2024/06/29 2024/05/02 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 206€ Eman izena
B2 First for Schools Paper Based Elduaien 2024/07/27 2024/06/12 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 206€ Eman izena
B2 First for Schools Computer Based Elduaien 2024/09/27 2024/09/04 Donostia Antiguo Ordenagailua 220€ Eman izena