Hizkuntza bat ikasi, bizi zure abentura eta egin lagunak atzerrian!

Hizkuntzak: Ingelesa – Frantsesa – Alemana 

Hizkuntzak ikastea inoiz baino erakargarriagoa irudituko zaizu uda honetarako prestatu ditugun programei esker. Jendea ezagutuz eta abentura berriak biziz hizkuntzan barneratzeko aukera izango duzu.

Gazteek jarraitzen duten programak aukera asko ditu eta esperientzia ahaztezin batez gozatzen duten bitartean ikasteko diseinatuta dago. Goizean aukeratutako hizkuntzan eskolak izaten dituzte beste herrialdetako gazteekin. Eskolak atseginak eta dibertigarriak dira, ikasleen arteko komunikazioa eta harremanak errazteko. Arratsaldean, askotariko jarduerak burutzen dituzte bertako begiraleekin: kirolak, jokoak, txangoak, proiektuak…

Aukera anitzak dauzkagu gazteek atzerrira bidaia dezaten. Hizkuntza eta herrialdeaz  gain, gehien interesatzen zaizun egonaldi mota aukeratu ahal izango duzu. Gainera, murgilketa osoko programak dauzkagu, eskoletara joan gabe. Zein izango da zure hurrengo abentura?