Murgildu hizkuntzan eta gozatu esperientzia ahaztezinaz!

Hizkuntzak: Ingelesa – Frantsesa – Alemana

Beste herrialdetako hizkuntzak jakitea oinarrizkoa bilakatzen ari da arlo ezberdinetan, gehienbat ikasketa eta lan munduan. Hizkuntza menderatzea erronka gogorra da eta atzerrian egonaldia egitea jarioan aurrera egiteko modurik onenetakoa da, zalantzarik gabe. Beste hizkuntza batean komunikatzeko beharrak ikaskuntza bizkortzen du, eguneroko egoeretan ere. Atzerriko testuinguru batean izateak, eguneko 24 orduetan hizkuntza horretan aritzera behartzen gaitu.

Baina guztion beharrak ez dira berdinak, horregatik, zure atzerriko esperientziaren zehaztasunak zuk aukeratu  eta aukera ezberdinak konbinatu ahal izango dituzu, zuk nahiago duzun bezala. Ikastaro mota, asteroko eskola-ordu kopurua, ostatu mota, etab. pertsonaliza ditzakezun ezaugarrietako batzuk dira, zure egonaldia esperientzia ahaztezina izan dadin.