Ikasturte bukaerako bidaia hezigarria eta dibertigarria egiteko asmoz? Ezagutu ikastetxeentzako ditugun programak!

Ikastetxeei atzerrian programak antolatzen laguntzen diegu. Zentro bakoitzak dituen interesetara moldatzen gara programa pertsonalizatua eskaintzeko, orokorrean atzerriko hizkuntza sakontzeko helburuarekin.


Programek aste bateko edo biko iraupena dute eta ikasleak bertako familien etxeetan geratzen dira. Ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako bidaiak antolatzen ditugu hiru aukera nagusien inguruan:


Ikastaroa: beste herrialde batean ingeles ikastaro trinkoa eta jarduera kulturalak egiteko aukera dago, hizkuntzaren erabilera bultzatuko duena. Gainera, bertako interes guneak ezagutzeko irteerak antolatzen dira eta ikasleek denbora librea ere izaten dute.

Murgilketa: eskola batean murgilketa antolatzen dugu, bertako egunero bizitzan parte hartuz. Kasu honetan, ingelesa praktikatzeaz gain beste herrialde bateko hezkuntza sistema ezagutu ahal izango dute eta beraien adineko beste gazteen errealitatea bizi.

Trukaketa: beste eskola batekin ikasle-trukaketa egin daiteke leku jakin batzuetan. Honi esker, ikasturte osoan zehar bi ikastetxeen arteko harremana landu daiteke, proiektu ezberdinak aurrera eramanaz. Eskola bakoitzeko ikasle talde batek beste eskolara joango da bi astez, honek dakarzkien abantaila guztiekin.