Irlandar Errepublikan biztanleria handiena dutenen artean hirugarrena da - Dublin eta Corkek bakarrik gainditua - eta mendebaldeko kostako handiena, 75.000 biztanle ingururekin, eta gazte biztanleria portzentaje garrantzitsuarekin, hirian bi unibertsitate baitaude. Honek izaera bereziki gaztea ematen dio Galway hiriari, dibertigarria eta animatua, pub-giro ederrarekin.

Ingeleseko ikastaro trinkoa helduentzat Galwayen
Ingeles ikastaro trinkoa udan helduentzat Galwayen. Elduaien

PROGRAMA

Datak
Urte osoan eskuragarri.
2 - 24 aste.

Ingeles ikastaroa
17 ordu astean. Ikastaro trinkoak egiteko aukera edo eskolarik gabeko programa.

Ostatua
Bertako familia.
Ikasle egoitza.
Apartamentua.

Programa soziala

Jarduera kulturalak, kirolak eta aisialdia astelehenetik ostiralera: bolatokia, zinema, musika eta dantza irlandarra, karaokea, Aran Irletara bisita...
Egun osoko txangoa astero.

Hegaldia eta garraioak
Hegaldia eta garraioak ez daude prezioaren barne.

Izena emateko azken data
Irteera eguna baino 4 aste lehenago.

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.