Alliance Françaiseren DELF eta DALF ziurtagiri ofizialak lortzeko izen-emateak ireki ditugu

Gurekin frantsesa ikasten ari zara eta Alliance Française aztertzaile ofizialaren titulu bat eskuratu nahi duzu? Ba aukera bikaina duzu zure aurrean. Eta luzera joan gabe, gainera. Izan ere, ireki berri ditugu otsaileko deialdiko DELF eta DALF azterketetarako izen-emateak.

DELF (Diplôme d’Études en Langue Française) eta DALF (Diplôme Approfondi de Langue Française) nazioartean aintzatesten diren ziurtagiriak dira. Frantziako Nazio-Hezkuntza Ministerioak igortzen ditu, mundu osoan balioa duten titulu ofizialak dira eta ez dira iraungitzen, noski.

Sei diploma desberdinek osatzen dute hauetako bakoitza, bai DELF eta baita DALF ere, beraien arteko menpekotasunik ez dutenak eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezarritako sei hizkuntza mailen arabera ezarritakoak.

  • DELF A1 eta DELF A2 tituluek oinarrizko frantseseko ezagutzea eta egunerokoan beharrezkoak diren eta egoera sinple eta baldintza zehatzetan erabiltzen diren esaldi eta esaeren ezagutzea baliozkotzen dituzte.
  • DELF B1 eta DELF B2 ziurtagiriek frantses hizkuntzaren ezaguera on bat eta ahoz nahiz idatziz komunikatzeko gaitasuna egiaztatzen dituzte. Gainera, frantses hizkuntza modernoaren gai desberdinak barne hartzen dituzte.
  • DALF C1 eta DALF C2 egiaztagiriek maila altueneko komunikazio arin eta natural baterako trebetasuna frogatzen dute. Gainera, hautagaiak berak aukeratutako gai espezializatuak barne hartzen dituzte. Horretaz gain, DALF C1 eta DALF C2 tituluak eskuratzen dituzten hautagaiak onarpen azterketarik ez dute egin behar Frantziako unibertsitateetan sartu ahal izateko.

Hautagai bakoitzak izena eman dezake zuzenean nahiago duen azterketan, bere frantses mailaren arabera, eta guztietan lau konpetentzia desberdinak ebaluatzen dira: ahozko ulermen eta adierazpena; idatzizko ulermen eta adierazpena.

Jarraian, deialdiaren informazio guztia ikusi dezakezu: izen-emate epeak, proba desberdinak antolatuko diren egun zehatzak eta azterketa bakoitza egiteko ordaindu behar den tarifa.