Ikasi eta gozatu atzerrian zure adineko jendearekin!

Hizkuntza: Ingelesa

Urtero programa ezberdinak antolatzen ditugu taldean egiteko Ingalaterran eta Irlandan. Talde txikiak izaten dira, 10-15 ikaslekoak. Elduaieneko begirale batekin bidaiatzen dute eta bera, eguneko 24 orduetan eskuragarri dago ikasleei behar duten edozein gauzatan laguntzeko. Begirale batekin bidaiatzeak dakarren lasaitasunari esker, atzerrira lehen aldiz bakarrik bidaiatzen dutenentzat aukerarik aproposena da hau, taldeak babesa ematen baitie. Hala ere, bai etxean eta bai eskolan zure adineko beste gazte batzuekin elkartuko zara ingelesa gelaz kanpo praktikatzen jarraitzeko.  Ikasleak adin bereko  eta  beste ama hizkuntza duen ikasle batekin  egongo da familian eta ikastaldean ere  jatorri ezberdineko ikasleekin izango da. 

Urtero Exeter hirira egiten dugun bidaia tradizio bilakatu da dagoeneko. Badira urtetik urtera errepikatzen duten ikasleak eta familia bererarekin itzultzea eskatzen dutenak, urtean zehar haiekin harremana mantendu dutelako. Izaten duten denbora librea eta eskolek antolatzen duten programazio aukera zabalak, ikasleek udaz gozatzeko inguru segurua eta ingelesez hitz egiten dutena bihurtzen du.

Gurekin etorri nahi aurten?