Kurtso honetan hizkuntza gaitasunak hobetuko dituzu. Gai eta egoera ezagunei aurre egiteko gai izango zara, betiere lana, ikasketak eta aisiaren inguruko gaiei dagokionez.

Hasiera data: Abenduak 9     Amaiera data: Martxoak 18

Egutegia: Astelehenetik ostegunera 13:30-14:30 

Iraupena: 50 ordu

Tokia: Elduaien-Irun. Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna Plaza 1-3

Telefonoa: 654 51 44 52

 

Helburu nagusia:

Hizkuntza gaitasunak hobetuko dituzu (mintzamena, idazmena, entzumena eta irakurmena). Gai eta egoera ezagunei aurre egiteko gai izango zara, betiere lana, ikasketak eta aisiaren inguruko gaiei dagokionez.

Helburu orokorrak:

  • Gai eta egoera ezagunen inguruko (lana, ikasketak eta aisiaren inguruko gaiei dagokionez) ideia nagusiak ulertzeko gai izango zara.
  • Egunerokotasunean erabilitako kontzeptuak edo lanerekin erlazionatutako testuak ulertzeko gai izango zara.
  • Ahozko adierazpenari dagokionez, esaldiak modu erraz batean lotzeko gai izango zara, esperientzi eta gertaera desberdinak deskribatzeko helburuarekin.
  • Egunerokotasunean erabilitako kontzeptuak edota lanerekin zerikusia duten testu sinpleak modu egokian idazteko gai izango zara. Adibidez, esperientzi eta iritzi desberdinak deskribatzen dituen karta personal bat idatzi ahal izango duzu.

Edukia:

Aleman B1-eko kurtso honetan zure egunerakotasuneko eta lan arloko egoera batzuk aurkeztuko zaizkizu, eta hauen bitartez hiztegi eta gramatika desberdinak lantzen joango zara.