Munduan gehien erabiltzen den hizkuntza menderatu nahi baduzu, Elduaien Hizkuntza Eskolan zure neurriko ingeles ikastaroa aurkituko duzu.

Ingeles ikastaroak: ingelesezko klase pertsonalizatuak

Elduaien Hizkuntza Eskola, 50 urtetik gorako esperientziarekin, aditua da ingeleseko formakuntzan.

Elduaien Hizkuntza Eskolan zure maila eta zure beharren arabera egokitutako ingelesezko ikastaroak aurkituko dituzu. Eta horrela ez bada, zure beharren neurrira diseinatutako inglesesko ikastaroa antolatuko dugu.

Cambridge English aztertzaile ofiziala izanik, bere metodologiari gaineratzen dio ziurtagiri ofizialak lortzeko beharrezko prestakuntza osoa eta kalitatezko ikaskuntza ziurtatua eskaintzen du.

Hona hemen gure ikastaroen arrakastaren ezaugarri batzuk:

  • Metodologia eraginkorra eta eguneratua.
  • Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia.
  • Irakasle adituak eta dinamikoak.
  • Baliabide didaktiko anitzak.
  • Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.

Haurrentzako ikastaroak (3-12 urte)

Hizkuntza berri bat menderatzeko prozesua, ama hizkuntza ikasten deneko bera izan behar du, ikaskuntzaren orden naturala jarraituz: entzun, ulertu, hitz egin eta idatzi.

Ikastarora joan

Gazteentzako ikastaroak (13-18 urte)

Nerabezaroa etapa garrantzitsua da ingelesaren ikaskuntza prozesuan, etorkizunari begira prestakuntza egokiak ate asko irekiko dizkie eta.

Ikastarora joan

Helduentzako ikastaroak (18 urtetik aurrera)

Ikasle helduek arrazoi ezberdinak izaten dituzte ingelesa ikasteko. Ikaslearen helburua edozein dela, Elduaien Hizkuntza Eskolak ikaslearen beharretara egokitutako prestakuntza aukera anitzak eskaintzen dizkio.

Ikastarora joan

Irakaskuntzan aritzen diren profesionalentzako ingeleseko estrategia eta baliabideak

Ondorengo ikastaroa erabat praktikoa da, parte-hartzaileek aditu baten laguntzarekin ikasgelan erabili beharreko ikas-materiala ingelesez sortzeko. Era horretan, beren lanean erabili ahal izango dute material hori guztia.

Ikastarora joan

Online Ingeles Ikastaroak

Lau online ikastaro ezberdin eskaintzen dizkizugu, ikasketari ahalik eta probetxu gehien atera diezaiozun: General English, Academic English, Exam Practice eta Business English.

Ikastarora joan

Cambridge English azterketa ofizialak

Cambridge ziurtagiriak, ingelesezko ziurtagiri ofizialak, zure ziurtagiria behar bezala prestatu gurekin

Cambridge English ziurtagiriak mundu osoan ospea izateaz gain 20.000 unibertsitate, enpresa eta gobernuk onesten dituzte 130 herrialdetan. 

Cambridge ziurtagiriak, ingelesezko ziurtagiri ofizialak

Beraz, Cambridge English ziurtagiri bat lortzeak nazioarte mailan balio handia duen ingeles maila egiaztatzen duen agiria lortzea ahalbidetuko dizu.

Elduaien Hizkuntza Eskola Cambridge Assessment English erakundeak baimendutako ES098 zentro aztertzailea da eta aldizka azterketa deialdiak antolatzen ditu.

Zailtasunak badituzu azterketa egiterako garaian, jarri zaitez gurekin harremanetan matrikulatzen zarenean.


Ez al duzu zure ikastaroa aurkitzen?

Jarri gurekin harremanetan

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.