Ikasketetan zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko banakako eskolak eskaintzen ditugu eskolako ikasgai ezberdinak indartzeko helburuarekin.

Ikasleentzako ikasgai pribatuak

Elduaien Hizkuntza Eskolak banakako eskolak eskaintzen dizkie ikasgairen batean zailtasunak dituzten ikasleei eskola-jarduera hobetu ahal izan dezaten.

Talde txikiak izaten dira eta, behar espezifikoak badaude, banakako saioak egin daitezke.

Ikasleei laguntza eskaintzen diegu maila guztietan, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitatera arte.

Ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten da eta bere hobekuntzarako helburuak jartzen dira.

Irakasle eta gurasoen artean aldiroko bilerak izaten dira, baina beharra ikusten den edo nahi den momentutan bilera egin daiteke, eskaerapean.

Ikastetxeko irakasleekin koordinatzeko aukera dago (gurasoen eskaerapean).

Goi-mailako kualifikaziodun irakasle trebatuak izaten dira eskola laguntzaren arduradunak.