Zure hizkuntza maila ezagutu nahi duzu?

Egin gure hizkuntza proba bat eta ezagutu zure maila. Test moduko 50 galdera motz erantzun eta testu motz bat idatzi beharko duzu. 15-30 minutu inguru bakarrik behar dituzu testa erantzuteko eta guk dagokizun maila eta ikastaroa eskainiko dizugu

Elduaienen egiten ditugun frogak ez dira azterketak, ikaslearen ezagutza neurtzeko tresna baino ez dira, horrela talderik egokiena eskaini ahal izateko.

Gure frogek, aukerazko erantzunak dituzte. Kasu guztietan, bakarra da erantzun zuzena. Markatu ezazu eta ez ahaztu zeure datuak adierazten froga amaitzean. Bestela, ezin izango gara zurekin harremanetan jarri.

Froga egiteko aholkuak

  • Aukeratu distrakziorik gabeko toki lasai bat.
  • Hartu itzazu gehienez 30 minutu froga etenik gabe egiteko.
  • Gomendagarria litzateke dagoeneko badauzkazun ezagutzak apur bat gainbegiratzea. Froga hasten denetik aurrera, ez begiratu hiztegirik edo testu-libururik.

Aukeratu test bat