Elduaien Language Academy baimendutako zentro bat da eta Ziurtagiriak ditu

Elduaien Hizkuntza Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea bermatzeko lanean ari gara egunero. Horren adibide dira urte hauetan guztietan jasotako ziurtagiriak, zerbitzuen kalitatea berretsiz.

Horrela, 2004an Ondarretako eskolak UNE-EN ISO 9001:2000 ziurtagiria jaso zuen eta beranduago, ISO 9001:2008 ziurtagiria. Zentro guztietara zabaltzeko xedearekin lanean jarraitu genuen eta 2011. urtean Elduaien Hizkuntza Eskolaren zentro guztiek jaso zuten ziurtagiri hau. Eta berriki ISO 9001:2015 ziurtagiria eskuratu dugu, eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea bikaina dela berriz ere erakutsiz.

Elduaien Hizkuntza Eskola Cambridge English Language Assessment erakundeak baimendutako ES098 zentro aztertzailea da 2011. urtetik. Hasiera batean, bere ikasleentzat soilik antolatzen zituen azterketa deialdiak, baina 2014. urtean zentro aztertzaile irekia bihurtu zen eta ordu ezkero, bai gure eskoletako ikasleek bai interesa duen edonork (Elduaieneko ikasle izan ala ez) urtero egiten ditugun deialdi ezberdinetan eman dezake izena.

2011ko martxoan, Bai Euskarari ziurtagiria lortzen da, arreta zerbitzua euskaraz ematen dela bermatzen duen egiaztagiria, hain zuzen ere.

2013. urte amaieran, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu genuen, eskolaren kudeaketan euskararen erabilera ziurtatzen duena.