Txinera ikastea etorkizuneko ateak irekitzeko giltza izan daiteke. Ezagutu gure txinera ikastaroak, denbora gutxian txineraz komunikatzeko gai izango zara.  

Ikastaro txinatarra, zure ziurtagiri ofiziala lortzeko maila guztiak

Txinera munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da, 1.200 milioitik gora hiztun ditu, munduko biztanleriaren 1/5. Interneten 2. Hizkuntza erabiliena eta munduko 2. Potentzia ekonomikoaren hizkuntza ofiziala da.

Beraz, argi dago txinera ikastea etorkizuneko ateak irekitzeko giltza izan daiteke.

Elduaien metodologiaren bitartez, ikaslea txineraz denbora motzean komunikatzeko gai izango da eta ziurtagiri ofizialak lortzeko prestakuntza eraginkorra izango du.

Hona hemen gure ikastaroen arrakastaren ezaugarri batzuk:

  • Klase dinamikoak eta parte-hartzaileak
  • Metodologia egokitua
  • Irakasle adituak eta dinamikoak 
  • Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia 
  • Baliabide didaktiko anitzak 
  • Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.

Haurrentzako ikastaroak (6-12 urte)

Elduaien metodologia dinamikoa eta parte-hartzaileari esker, hizkuntzaren ikaskuntza dibertigarria eta eraginkorra izatea lortzen dugu.

Ikastarora joan

Gazteentzako ikastaroak (13-17 urte)

Elduaien metodologiak erreferentzia eguneratuak erabiltzen ditu hizkuntza irakasteko, euren burua identifikatu dezaketen egoera eta testuinguru askotan konfiantzaz komunikatzen laguntzeko eta beraiei bereziki egokitua.

Ikastarora joan

Helduentzako ikastaroak (18 urtetik aurrera)

Ziurtagiri ofizial bat lortzeko, lan munduan aukera gehiago izateko eta orokorrean, hizkuntza ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei zuzenduak.

Ikastarora joan

Txinerako ziurtagiriak

HSK txinerako ziurtagiri ofiziala

HSK (Hànyŭ Shuǐpíng Kǎoshì) edo Txinerako Azterketa Estandarra nazioarte-mailan txinerako azterketa estandarizatua da, eta txinera ama-hizkuntza ez duten hiztunei zuzendua dago. 

Edonor matrikula daiteke eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak antolatutako azterketak egin ditzake.

Titulazio hau beharrezkoa da Txinako fakultateetan sartzeko, eta oso erabilgarria da Asiako herrialde honekin harremanak edukitzeko eta lan egiteko, txinera menderatzea eskatzen duten erakundeek eta enpresek titulu hau onartzen dutelako.

Ikasle guztiak idatzizko sei azterketetako edozeinetara aurkez daitezke. Horretarako, oinarrizko mailan (A1) 150 hitz eta 6. mailan (C2) 5.000 hitz baino gehiago ezagutu behar dituzte.

Ariketa mota berdin-berdina da HSK ziurtagirien azterketa desberdinetan; hau da, argibideak berdinal dira. Aldatzen dena ariketa hauen zailtasuna da. Izan ere, 6. mailara hurbildu ahala, esaldiak luzeagoak izaten dira, gramatika zailagoa eta hiztegiko hitzak ere zabaltzen dira. Azaldu behar da HSK mailaketa azterketa guztien ariketa bakoitzean adibide bat ematen zaiola hautagaiari pixka bat laguntzeko. Irakurketa ulermenaren eta idatzizko adierazpenaren probatan ariketa desberdinak nahi den ordenean egin daitezke.

HSK tituluen azterketak nahiko laburrak dira beste hizkuntzetako ziurtagirien probekin alderatuta. Izan ere, lehenengo mailako azterketa 35 minutuko iraupena du eta seigarren mailakoa 2 ordu eta 20 minututan egin daiteke. Lehenengo bi mailatan, lehenengo atalaren bukaeran 3 minutu gehiago izango dituzu zure erantzunak erantzun orriab idatzi ahal izateko; eta hurrengo mailetan, tarte hori bost minutukoa izango da.

Ez al duzu zure ikastaroa aurkitzen?

Jarri gurekin harremanetan

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.