Alemaniako ikastaroak, zure ziurtagiri ofiziala lortzeko maila guztiak
Alemana gaur egun ingelesarekin batera hizkuntza garrantzitsuenetakoa da munduan, batez ere lan aukerei dagokionez, hizkuntza honetan moldatzen direnek alemana hitz egiten den herrialdeetan lan egiteko aukera handiak izan ditzaketelako, baina baita hemengo enpresetan ere.
Horrez gain, Ingeniaritza, medikuntza, ekonomia edo erizaintza bezalako karrera teknikoek eskaera handia dute gaur egun Alemanian eta oso erabilgarria gerta dakizuke. Turismo arloa ahaztu gabe, bidaiatzeko zein ostalaritzan lan egiteko gero eta beharrezkoago gertatzen da.
Orokorrean, gaur egun alemanez komunikatzeko gaitasuna bizitza zein lanerako abantaila handia izan daiteke.
Elduaien Hizkuntza Eskolak alemana irakasten ibilbide luzea du eta horrek metodologia oso eraginkorra garatzen lagundu dio.
Elduaien metodologia berritzailea da, hizkuntzaren alderdi guztien prestakuntza osoaz gain ziurtagiri ofizialak lortzeko beharrezko eta kalitatezko ikaskuntza ziurtatua eskaintzen du.
Hona hemen gure ikastaroen arrakastaren ezaugarri batzuk:
- Ikaskuntza pertsonalizatua
- Metodologia egokitua
- Irakasle adituak eta dinamikoak
- Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia
- Baliabide didaktiko anitzak
- Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.