Hizkuntza ikastaroak: arabiera, errusiera, japoniera, nederlandera, koreera eta abar.
Enpresetan geroz eta gehiago balioztatzen dute hautagaiak bi edo hizkuntza gehiago jakitea, gaitasun honek curriculumean ezaugarri bereizgarria ematen dio eta beraz, enpresek hizkuntza gehiago hitz egiten dituen hautagaiak aukeratzeko joera izaten dute.
Profesional lehiakorragoa izan nahi baduzu, ohikoenak ez diren atzerriko hizkuntzaren bat ikasteak, lan merkatu ezberdinetara ateak irekiko dizkizu.
Elduaien Hizkuntza Eskolan ohiko atzerriko hizkuntzez gain beste hainbat ikasteko aukera izango duzu, besteak beste:
Arabiera, errusiera, japoniera, nederlandera, koreera, bulgariera, daniera, eslovakiera, finlandiera, grekoa (egungoa eta klasikoa), hungariera, kroaziera, norvegiera, poloniera, suediera edo turkiera.
Zure arazoa denbora bada, Elduaienek aurrez aurreko klaseez gain, online ikastaroak eta Skype bidezko klaseak eskaintzen dizkizu.
Hizkuntza hauek duten eskaera txikia dela eta taldea osatzerik ez badago, bakarkako klaseak hartzeko aukera izango duzu, ordutegi oso zabalean.
Hona hemen gure ikastaroen arrakastaren ezaugarri batzuk:
- Metodologia eraginkorra eta eguneratua
- Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia
- Irakasle adituak eta dinamikoak
- Baliabide didaktiko anitzak
- Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.