Elduaienek 50 urtetik gora daramatza hizkuntza formakuntza eskaintzen. Talde txikiak eta ordutegi malguak eskaintzeaz gain, hizkuntza eta maila guztiak eskaintzen ditugu, ikasleen egunerokotasunera egokitzeko asmoz.

Hizkuntza aukera zabala zure eskura jartzen dugu:
Ingelesa, alemana, frantsesa, italiera, euskara, gaztelania, txinera, portugesa, arabiera, errusiera, nederlandera, koreera, bulgariera, daniera, eslovakiera, finlandiera, grekoa (egungoa eta klasikoa), hungariera, kroaziera, norvegiera, poloniera, suediera edo turkiera…

Ikaskuntzan adituak

Kalitatezko hizkuntzen irakaskuntza bermatzeko, metodologia aurreratuenak ikertu eta ikaslearen ezaugarri eta beharretara hoberen egokitzen direnak diseinatzen ditugu.

Zentro eta instalazio onenak

Elduaien Hizkuntza Eskolak 11 zentro ditu Gipuzkoa osoan kokatzen diren hiri edo herriko erdigunetik gertu. Zentro guztiak egokituak eta eguneratuak daude eta azken teknologia berriena eta interneta barneratzen dute gela guztietan.

Azken urteetan, teknologia berrien abangoardian, ohiko ikaskuntza prozesuan eduki multimedia barneratuz joan gara. Gaur egun, zentro guztietako ikasgela bakoitzean multimedia ekipo aurreratuenak eta interneta eskuragarri dago hizkuntzaren ikaskuntza dinamikoa eta interaktiboa lortzeko.

Irakasle kualifikatuak

Gure irakasleak profesional kualifikatuak dira, hizkuntza maila bikaina eta ziurtatua dute guztiek.

Ikasleen beharrei erantzuteko trebatuak. Horretarako Elduaien Hizkuntza Eskolak irakasleei etengabeko prestakuntza eskaintzen die aldiroko formakuntza jardueren bitartez.

100 irakasletik gora dira gure ikasleen ikaskuntza prozesuak gidatzen dituztenak eta, horretarako, hizkuntzen eta egungo metodologien inguruko ezagupenak etengabe berritzen dituzte.