Hizkuntza eskola-ordutegitik kanpo indartzeko modu bat, baina ikastetxetik mugitu gabe.
Ondorengo eskola-klaseak
1999 urtetik daramagu ikastetxeetan eskola-orduz kanpoko hizkuntza klaseak antolatzen. Hizkuntza klaseak ikastetxean bertan dira, ikasleak bere zentrotik atera gabe eta eskola-ordutegitik kanpo, eguerdian edo arratsaldean.
Ikasleei kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dieten ikastetxe eta Guraso Elkarteei zuzendua, eskolan ikasitakoa osatu eta indartzeko.
Maila akademiko ezberdinetako eskola-orduz kanpoko ikastaroak eskaintzen ditugu, Lehen Hezkuntza eta DBH-tik hasi eta Batxilergoa edo Lanbide Heziketako gradu ertaina arte.
HIZKUNTZAK: ingelesa, frantsesa, alemana
ABANTAILAK
- Eskola orduetan ikasitakoa osatu eta indartzen laguntzen du.
- Epe ertain eta luzean, hizkuntzaren adierazpen eta ulermen maila handitzen dira.
- Talde txikiak dira, parte-hartzea eta ikaskuntza kalitatea areagotzen dira.
- Jarduera zentro berean burutzen da, beraz, denbora aurrezteaz gain, ingurune ezagunean eta hezkuntza testuinguru berean egongo da ikaslea, bere zentroko baliabideekin.
- Ikasleei bere bizitza profesional eta sozialerako abantaila erantsia eskaintzen die.