Euskera ikastaroa, zure ziurtagiri ofiziala lortzeko maila guztiak
Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialetako bat izanik, argi dago euskara ikasteak abantaila handiak dituela ikaslearentzat. Hizkuntza ikasteko arrazoi ezberdinak izaten ditu jendeak. Baina batez ere, bi izaten dira bereziki motibazioak: euskaraz komunikatzeko beharra eta integratzeko nahia. Bizitza zein lanerako abantaila handia delako hizkuntza menperatzea.
Elduaien Hizkuntza Eskolak euskara irakasten eskarmentu handia du. Etengabe euskarazko metodologien berrikuntzan dihardugu eta horrek ikasketa prozesu oso eraginkorra garatzen lagundu digu.
Elduaien metodologiak hizkuntzaren alderdi guztien prestakuntza azpimarratzeaz gain, ziurtagiri ofizialak lortzeko beharrezko eta kalitatezko ikaskuntza ziurtatua eskaintzen du.
Hona hemen gure ikastaroen arrakastaren ezaugarri batzuk:
- Ikaskuntza pertsonalizatua
- Metodologia egokitua
- Irakasle adituak eta dinamikoak
- Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia
- Baliabide didaktiko anitzak
- Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.