Kudeaketa komertzial lanetan aritzen diren langileei zuzendutako ikastaroa eta, oro har, merkataritza gaietan ingelesez trebatu nahi dutenentzat.  

Hasiera data: Urriak 8         Amaiera data: Martxoak 12

Egutegia: Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00

Iraupena: 80 ordu

Tokia: Elduaien-Gorosabel (Gorosabel kalea, 40). Tolosa

Telefonoa: 943 65 23 72

 

Helburu nagusia:

Kudeaketa komertzialari dagozkion zereginak ingeles tekniko egokiarekin burutu ahal izatea.

Helburu orokorrak:

  • Zeregin komertzialak arazorik gabe aurrera eramateko gai izatea, ingelesa modu egokian erabiliz.
  • Zure ingeles maila hobetu, eta jariotasuna eta komunikazio trebetasunak garatzea.
  • Gorputz-hizkuntza eta ahotsaren tonua modu egoki batean erabiltzen ikastea.
  • Hipotesiak modu eraginkorrean kudeatzen ikasi.
  • Konfiantza areagotu.
  • Ahoskera eta ulermena hobetu.

Edukia:

  • Arlo komertziali dagokion hiztegia, gramatika eta espresio desberdinak.
  • Elkar-ulertze eta lehen inpresioak.
  • Gorputz-hizkuntza.
  • Entzumena.
  • Idazketa teknikoa.