Azaroa eta abendua oso hilabete interesgarriak izango dira Cambridge English azterketak egiteko asmoa duzuen eta prestatuta zaudeten guztientzat. Izan ere, Elduaien Hizkuntza Eskolak aukera desberdin ezarri ditu PET, FIRST, ADVANCED eta PROFICIENCY probak (ordenagailuz edo idatzizkoak) burutzeko datorren hiruhilekoan.

Baina adi izan beharko duzue, horietan izena emateko epea urriaren bukaeran amaituko baita, nahiz eta aurten datak ez dira aldatuko aukeratutako ziurtagiriaren arabera.

Gure ikaslea bazara, lasai egon, klasean bertan informazio osoa jasoko duzu-eta. Eta gure ikaslea ez bazara, jakin ezazu gurekin izena eman dezakezula gure 16 zentroetako batean edo online, erosotasun osoz.

Informazio osoa azterketa datak atalean aurkituko duzu.

Eta etxetik mugitu gabe matrikula egiten nahi baduzu klik batean MATRIKULATU ONLINE!

Gogoratu gure ikaslea bazara azterketarako matrikula egitean abantaila bereziak izango dituzula:

Plataforma batera sarbidea, zure irakaslearen laguntzarekin trebetasun desberdinak zure kabuz landu ahal ditzazun, zure azterketa ahalik eta hobekien prestatzeko, eta baita urritik abendura larunbatetan birtualki antolatuko ditugun berariazko eskola bereziak jasotzeko aukera ere. Eta guzti hau inongo kostu gehigarririk gabe, noski.

Oraingoan BAI!!!

Informazio gehiago cambridge@elduaien.comhelbidean edo 607 20 42 73 telefonoan.