- Oposaketaren atal guztiak lantzeko prestakuntza integrala, praktikoa eta gidatua, hasieratik amaieraraino prestatu dezazun.
Prestatu zure plaza lortzeko
Prestakuntza gertukoa eta zorrotza, metodologia parte-hartzaile eta praktikoarekin, pertsona bakoitzak benetako laguntzarekin aurrera egiteko.
- Talde murriztuak. Parte-hartze, praktika eta arreta handiagoa saio bakoitzean.
- Banakako zuzenketa. Entrega bakoitza hobetzeko feedback zehatza.
- Irakaslea bidelagun. Prozesu osoan gidatuko zaituen taldea.
- Zure erritmora. Zure abiapuntu eta bilakaerara egokitutako jarraipena.
Metodologia eta laguntza bera, zure disponibilitatera hobekien egokitzen den formatuan: presentziala, birtuala edo hibridoa.
Antolaketa eta ibilbidea
9 hilabeteko ikastaroa.
Ikastaroak prestakuntza lau bloketan antolatzen du, helburu zehatzekin eta lan-karga egingarri batekin aurrera egiteko.
Programazio didaktikoa. 3 hilabete
Eraiki zure programazioa urratsez urrats, indarrean dagoen dekretura egokituta eta aurkibide irekiarekin.
- Taldeko saio gidatuak.
- Zuzenketa indibidualizatua.
- Blokea amaitzean dokumentua osatuta.
Gaitegia. 3 hilabete
Landu material propio, eguneratu eta espezialitate bakoitzera zein indarreko araudira egokitutakoa.
- Gaien eskemak eta garapena.
- Azterketa-formatuko simulakroak.
- Egindako lanaren feedbacka.
Kasu praktikoak eta protokoloak. 2 hilabete
Ikasi kasu mota desberdinak identifikatzen, antolatzen eta erantzuten.
- Enuntziatuak eta kasu errealak.
- Ebazteko estrategiak.
- Zuzenketa indibidualizatua eta feedbacka.
Ahozko defentsa. 1 hilabete
Prestatu azalpen argi, seguru eta koherentea zure lana epaimahaiaren aurrean aurkezteko.
- Taldeko azalpen-saioak.
- Aurkezpenerako gida eta euskarriak.
- Banakako simulakroak eta feedbacka.
Materiala: propioa, eguneratua eta euskaraz (barne)
Taldeak prestatutako baliabideak jasoko dituzu, LOMLOEra egokituta eta azterketan eskatzen den moduan lan egiteko pentsatuta.
- Espezialitateko gaitegia
- Ikasteko eskemak
- Laburpenak
- Kasu praktiko errealak
- Ahozko defentsarako ereduak
- Microsoft 365 eta posta elektronikoa
Hezkuntza-etapa desberdinetarako prestakuntza
Kontsultatu zure espezialitateko taldearen erabilgarritasuna eta aukerarik egokienera bideratuko zaitugu.
- Haur Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza · Ingelesa
- Lehen Hezkuntza · Pedagogia Terapeutikoa
- Lehen Hezkuntza · Gorputz Hezkuntza