Badakigu ikasle gehienek uda atseden hartzeko erabiltzen dutela ikasturte luzearen ostean. Baina, aldi berean, urteko unerik aproposena da gazte eta helduek beraien hizkuntza prestakuntzari sekulako bultzada eman diezaioten. Horrexegatik, eta urtero bezala, Elduaien Hizkuntza Eskolan guzti hauen neurrira egokitutako udako eskaintza prestatu dugu aurten ere.

Zure beharretara moldatzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu eta hizkuntza guztietako ikastaro trinkoak antolatzen ditugu. Eta iazko arrakastaren ostean, haurrei ohikoa denaren bikoitza aurreratzea baimentzen dizkieten KICS ikastaroak ere ditugu aukeran.

Lehenengoen kasuan, ordutegi desberdinak aukeratu ahal izango dira, taldeetako ikasleen arabera, eta haurrentzako KICS ikastaroetan, berriz, hurrengoak izango dira aurten indarrean:

KICS 1 eta KICS 2: 9.00-11.00 edo 11.00-13.00
KICS 3: 9.00-11.30 edo 11.30-14.00
KICS 4: 9.00-12.00

Prestatu zure Cambridge azterketa

Urteak joan eta urteak etorri, udako Cambridge ziurtagiri ofizialen deialdiak ere garrantzitsuak dira ikasle askorentzako. Aurten, uztailaren 31an eta abuztuaren 26an antolatuko ditugu First titulua eskuratzeko azterketak. Eta uztailaren 30ean eta abuztuaren 27an, aldiz, Advanced ziurtagiria eskuratzeko proben txanda izango da.

Azterketa zorrotz hauek prestatzeko berariazko ikastaroak ere eskainiko ditugu aurten, zure erritmora moldatzeko pentsatuak, beti bezala. Izan ere, hiru orduko eskolak antolatuko ditugu astelehenetik ostiralera, asteburu osoa zuretzako izaten jarraitu dezazun. Gainera, goizez izango dira beti (8.00-11.00 edo 11.00-14.00), arratsaldea nahi duzuna egiteko libre izan dezazun.

Informazio gehiago edo zalantzaren bat argitzea behar baduzu, deitu edo idatzi hurbilen daukazun gure akademiara eta atsegin handiz lagunduko dizugu.