Uda urteko sasoirik egokiena da hizkuntza bati tinko heldu eta denbora laburrean aurrerapauso handiak emateko. Denbora libre gehien orduan daukagu, atseden hartzen dugu eta, egoera horretan, errazago ematen diogu astindu bat hizkuntzari.

Elduaien Hizkuntza Eskolan zure neurrira egokitutako eskaintza prestatu dugu ekaina, uztaila eta abuzturako. Hizkuntza guztietako ikastaro trinkoak, Cambridge ziurtagiriak prestatzeko berariazkoak, haurrentzakoak…

Zure beharretara moldatzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu eta hizkuntza guztietako ikastaro trinkoak antolatzen ditugu. Eta iazko arrakastaren ostean, haurrei ohikoa denaren bikoitza aurreratzea baimentzen dizkieten KICS ikastaroak ere ditugu aukeran.

Lehenengoen kasuan, ordutegi desberdinak aukeratu ahal izango dira, taldeetako ikasleen arabera, eta haurrentzako KICS ikastaroetan, berriz, hurrengoak izango dira aurten indarrean:

KICS 1, KICS 2, KICS 3, B1 TEENS: 9.00-11.00 edo 11.00-13.00

Prestatu zure Cambridge azterketa

Urteak joan eta urteak etorri, udako Cambridge ziurtagiri ofizialen deialdiak ere garrantzitsuak dira ikasle askorentzako.

Azterketa zorrotz hauek prestatzeko berariazko ikastaroak ere eskainiko ditugu aurten, zure erritmora moldatzeko pentsatuak, beti bezala. Izan ere, hiru orduko eskolak antolatuko ditugu astelehenetik ostiralera, asteburu osoa zuretzako izaten jarraitu dezazun.

Atera zukua udari eta aurreratu zure hizkuntzaren maila! Behar duzun horretan lagunduko dizugu, eta, nola ez, hizkuntza zure egiten!

Informazio gehiago behar baduzue edo galderaren bat badaukazue, deitu lasai Elduaieneko nahi duzun eskolara edo bete gure webguneko formularioa.

Zuen zain gaude!