C1 Advanced (CAE): Cambridge Advanced English ziurtagiria

Ziurtagiri honek ingeles maila altua lortu duzula eta ingelesa hizkuntza nagusia duen herrialde batean independenteki bizi, ikasketak egin edo lan egiteko hizkuntza gaitasunak eskuratu dituzula erakusten du.

Azterketa hau Cambridge English: B2 First (FCE) eta Cambridge English: C2 Proficiency (CPE) arteko prestakuntza pausoa da, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C1 prestakuntza mailaren baliokidea da eta atzerriko enpresa eta unibertsitate askok onartzen dutena.

Ezagutzen al duzu azterketaren formatua?

C1 ADVANCED (CAE) azterketak lau orduko iraupena du gutxi gorabereha eta 4 hizkuntza gaitasun desberdinak erakusteko beste hainbeste proba burutu behar dira denbora honetan:

  • Irakurketa ulermena eta hizkuntzaren erabilera (Reading and Use of English) (ordu t´erdi). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

C1 Advanced azterketaren irakurketa ulermena eta hizkuntzaren erabileraren proba zortzi atal desberdinek osatzen dute eta hauek testu eta galdera desberdinei erantzuna eman behar zaie.

  • Idatzizko adierazpena (Writing) (ordu t´erdi). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

C1 Advanced azterketaren idatzizko adierazpenaren proba bi zatitan banatuta dago eta hauetan zehar ingelesez testu mota desberdinak idazteko gai zarela erakutsi beharko duzu.

  • Entzunezko ulermena (Listening) (40 minutu gutxi gorabehera). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

C1 Advanced azterketaren entzunezko ulermenaren proba lau zatitan banatuta dago eta hauetako bakoitzean grabatutako testu bat edo gehiago entzun beharko dituzu eta hauen inguruan egiten dizkizuten galderei erantzun beharko diezu. Audio bakoitza bitan erreproduzituko da.

  • Ahozko adierazpena (Speaking) (15 minutu hautagai bikote bakoitzeko). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

Cambridge English: C1 Advanced (CAE) azterketaren ahozko adierazpenaren proba lau zatitan banatuta dago eta beste hautagai batekin burutu beharko duzu hauetako bakoitza. Bi aztertzaile desberdin daude, batak proba gidatzen du (azaldu beharko dituzuen gaiak dituzten orriak emango eta galderak egingo dizkizue...) eta besteak adi entzungo du bakoitzak esaten duena eta oharrak hartuko ditu nota ezarri ahal izateko.

C1 Advanced (CAE) ziurtagiriaren Scale-n puntuaketa:

180–210

C1 Advanced (CAE) azterketaren formatuak:

Azterketa hau bai paperean eta baita ordenagailuan ere egin daiteke, beraz zuretzako erosoena eta errazena aukeratu ahal izango duzu.

Azterketa deialdiak

Azterketa Azterketa eguna Izen-ematearen amaiera Eskola Euskarria Prezioa
C1 Advanced Paper Based Elduaien 2024/06/15 2024/04/30 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 212€ Eman izena
C1 Advanced Computer Based Elduaien 2024/06/22 2024/05/24 Goierri Eskola Ordenagailua 230€ Eman izena
C1 Advanced Paper Based Elduaien 2024/07/26 2024/06/12 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 212€ Eman izena
C1 Advanced Computer Based Elduaien 2024/09/28 2024/09/04 Donostia Antiguo Ordenagailua 230€ Eman izena