Elduaien metodologia dinamikoa eta parte-hartzaileari esker, hizkuntzaren ikaskuntza dibertigarria eta eraginkorra izatea lortzen dugu.
Haurrentzako alemaniar eskolak
6-10 urte bitartean, elkarlanaren eta aurkikuntzaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen gara, jarduera anitzak, jolasak eta abestiak erabiliz.
Elduaien metodologia alderdi komunikatiboa garatzera zuzentzen da, ikaskuntza sistema naturala jarraituz. Lehenik ahozko ulermena eta adierazpena landuz eta ondoren idatzizko ulermena eta idazketa.
Hiztegi eta gramatika edukiak abesti, errima, ipuin, joko eta antzerkiaren bidez barneratzen dituzte. Era berean, liburu eta fitxen bidez sormenezko jarduera atseginak burutzen dira ikaskuntzaren alderdi ezberdinak lantzeko.