Ziurtagiri ofizial bat lortzeko, lan munduan aukera gehiago izateko, formakuntza iraunkorrerako eta orokorrean, hizkuntza ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei zuzenduak.

Alemana helduentzako eskolak

Helduen ikastaroetan, gramatika eta hiztegia sakon lantzeaz gain egoerazko jardueren bidez ahozko adierazpena eta idatzizkoa indartzen dira.

Klaseak dinamikoak eta malguak dira, ikasleen helburuak betetzen laguntzeko eta komunikazio trebetasunak garatzeko diseinatuak.

Alemanez hitz egiten den herrialdeekin zuzenki erlazionatzen diren ikus-entzunezko jarduerak lantzen dira.

Goethe Institut ziurtagiri ofizialak:  GOETHE-ZERTIFIKAT A1/A2/B1/B2/C1/C2 eta TESTDAF lortzeko prestakuntza espezializatua eskaintzen diegu.