Elduaien Hizkuntza Eskolatik zuen haurrentzako entretenimendu hezigarri bezala Cambridge Assessment Englishek sortu duen ‘Monkey Puzzles‘ aplikazioa aurkeztu nahi izan genizuen atzo.

Baina doanekoa den App berri hau iPad eta iPhonerako besterik ez dute garatu orain arte.

Eskarrik asko Elduaienen ikasle eta lagunoi, eskarrik asko deitu eta idatzi diguzuen guztioi Apple ekipamenduetan bakarrik erabilgarria zela jakinarazteko.

Elduaien Hizkuntza Eskolaren helburua jarraituz, zuek ere zuen umeentzako denbora-pasa aukera bat izateko eskaintza bat luzatzea proposatu diogu gure buruari. Gaur erakunde horrek berak sortutako eta Androiden ere erabilgarria den beste eduki bat proposatu nahi dizuegu.

‘Greenman and the Magic Forest’ aplikazioaz ari gara, hain zuzen ere, etxeko txikienei bere ingeles maila eta ahalmenak era oso dibertigarri batean lantzea baimenduko dien joko sorta.

Naturaren ingurune desberdinetan ezkutatuta dauden zenbait elementu aurkitu behar izango dituzte gazteek, eta gero eta zorrotzagoak diren pantailak eta munduak aurkitzen joango dira.

Doaneko App hau erabili ahal izateko zuen Play Store-an ‘Greenman and the Magic Forest’ bilatzea eta zuen telefono, tablet edo ordenagailuan aplikazioa deskargatzea besterik ez duzue behar.

Elduaien Hizkuntza Eskolatik hurrengo egun eta asteetzan zehar gure helburuarekin jarraituko dugu:

haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako doaneko eduki gehiago zabaltzen saiatuko gara egoera zakar honi aurre egiteko oso lagungarriak izango direlakoan.

Bitartean, zaindu eta etxean gelditu zaitezte. Animo!